Lege Oharra

Uharri.eus gunearen arduraduna:

Uharri Soziolinguistika Aplikatua
Rosa Ramos Alfaro
IFZ: 29143327G
Villafranca k. 4, 5. A / 31015 Iruñea
Telefonoa: +34  682691147
esan@uharri.eus

Erantzukizunak eta bermeak

Erabiltzailea bere borondatez sartuko da www.uharri.eus webgunera. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika.

Webgune honetako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizuna izanen da.

Erabiltzaileak informazioa webgunearen helburuarekin bat erabiltzeko konpromisoa hartzen du eta ez du legez kontra erabiliko.

Erabiltzaileak galarazita dauka eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea.

Erabiltzailea izanen da, beraz, zabaltzen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Uharri Soziolinguistika Aplikatuak ahalegin handia egiten du bertan argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Uharri Soziolinguistika Aplikatuak berariaz uko egiten dio webguneko edukietako akats edo hutsegiteengatik eratorritako erantzukizunari, baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondorioz sortutako kalteengatik eratorritako erantzukizunari ere. Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Uharri Soziolinguistika Aplikatuak ez du erantzukizunik hartzen estekatutako gune horien edukiengatik; izan ere, esteka horien helburu bakarra da erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuk eskaintzea eta, beraz, erabiltzailea bere erantzukizunez sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Uharri Soziolinguistika Aplikatua ez da webgunea edo bertako edukiak erabiltzeagatik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izanen, informatika-kalteei eta birusak txertatzeari dagokienez.

Uharri Soziolinguistika Aplikatuak berarentzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgunearen diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkotzat jotzen badu. Hortaz, Uharri Soziolinguistika Aplikatuak ez du bere gain hartuko aldaketa horiek sortutako balizko kalteen erantzukizunik. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketen berri emateko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako edukiek (datu pertsonalek izan ezik) Creative Commons Aitortu – Ez komertziala- Partekatu berdin (CC-BY-NC-SA) 4.0 lizentzia dute. (CC-BY-NC-SA) 4.0 lizentziak honako eskubideak ematen dizkio erabiltzaileari:

  • Partekatu: edukiak kopia eta birbana daitezke edozein medio eta formatutan, helburu komertzialik gabeko jarduera bada.
  • Egokitu: edukiak berrerabili eta lan eratorriak sor daitezke, helburu komertzialik gabeko jarduera bada.

Beti ere baldintza hauek betetzen badira:

  • Aitortu: webgunearen egiletza aitortu behar da, lizentziara esteka gehitu eta aldaketarik egin den adierazi, baina ez webgune honek hori egiten duenaren erabilera babesten duela aditzera ematen duen modu batean.
  • Partekatu berdin: lan eratorri bat sortzen bada, lizentzia bera erabiliz banatu behar da.
  • Murrizketa gehigarririk ez: ezin da neurri legal edo teknologikoen bidez lizentziak baimentzen duena mugatu.

Uharri.eus webguneko edukiak erabiltzean lizentziak ezartzen dituen baldintzak bete ezean, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izanen dira eta, hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izanen dira, baldin eta Uharri Soziolinguistika Aplikatuak noizbait egokitzat jotzen badu, bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntzak egiteko. Aldaketak indarrean egonen dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera.

Jurisdikzioa

Aplikatzeko modukoa den legediari buruz eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du Uharri Soziolinguistika Aplikatuaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana. Nolanahi ere, inolako auzirik sortzen bada, bi aldeak Iruñeko (Nafarroa) auzitegien jurisdikzioari lotuko zaizkio, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda.