Proiektuak

GURASOAK ARRAUNEAN

Euskaraz ikasten duten haurren gurasoei eskainitako tailerra. Ezagutza, motibazioa eta estrategiak euskarari emandako espazio eta denbora zabal ditzaten.

Helburuak

Familiek seme-alaben euskalduntze prozesuaren ezaugarriak hobeki ulertzea eta ezagutza horretan oinarritutako estrategiak martxan jartzeko behar duten motibazioa piztea.

Xede-taldea

Haur Hezkuntzako gurasoak.
Eskola txikietan Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklokoei ere eskaini ahal zaie.

Metodologia

Formazioa eta esku-hartzea uztartzen dira, gurasoei hainbat azalpen emateaz gain, tailerrean ikasitakoa aplikatzeko praktikaren jarraipena egiten baita. Saioak hiztun tipologiaren eta ingurune soziolinguistikoaren arabera egokitzen dira eta, partaideen kopuruak posible egiten badu, bigarren saioa bikoizten da, batean guraso erdaldunekin eta bestean guraso euskaldunekin lan egiteko.

Elkarlanean

Proiektua tokiko hezkuntza eragileekin (Eskolako Zuzendaritza edo Klaustroa eta Guraso Elkartea) eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin koordinatzen da.
Orain arteko bidaideak: Aranguren, Gares eta Erronkari eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzuak.