Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten da emandako datu pertsonalak Uharri Soziolinguistika Aplikatuak tratatuko dituela (IFZ: 29143327G; helbidea: Villafranca k. 4, 5. A, Iruñea-Nafarroa; tel: +34 682691147; esan@uharri.eus)
Datuen helburua eta gordetzeko denbora
Datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko erabiliko dira eta, interesdunak datuak deuseztatzeko agintzen ez duen bitartean, Uharri Soziolinguistika Aplikatuaren “harremanak” izeneko fitxategian gordeko dira.
Lege-oinarria
Interesdunak, Uharri.eus webgunearen bidez, harremanetarako datuak ematean adierazitako berariazko adostasuna da datuak tratazeko lege-oinarria.
Datuak uztea
Uharri Soziolinguistika Aplikatuak ez die datu pertsonalik utziko hirugarrenei.
Datu-emailearen eskubideak
Datu-emaile orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, esan@uharri.eus helbidera idatzi besterik ez du egin behar, baliatu nahi duen eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.
Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izanen baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.
Azkenik, eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean (Datuen Babeserako Espainiako Agentzia, www.agpd.es) baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.