Proiektuak

GURASOAK ARRAUNEAN

Euskaraz ikasten duten haurren gurasoek hiru saioko tailerra egiten dute. Orain arte Nafarroako udalerri hauetako eskoletan eskaini da: Erronkari, Otsagabia, Gares eta Aranguren.

Helburua

Familiei seme-alaben euskalduntze prozesuan behar dituzten ezagutzak eta estrategiak eman.

Xede-taldea

Haur Hezkuntzako gurasoak.
Eskola txikietan Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklokoei ere eskaini ahal zaie.

Metodologia

Formazioa eta esku-hartzea uztartzen dira, gurasoei hainbat azalpen emateaz gain, tailerrean ikasitakoa aplikatzeko praktikaren jarraipena egiten baita. Saioak hiztun tipologiaren eta ingurune soziolinguistikoaren arabera egokitzen dira eta, partaideen kopuruak posible egiten badu, bigarren saioa bikoizten da, batean guraso erdaldunekin eta bestean guraso euskaldunekin lan egiteko.

Elkarlanean

Proiektua tokiko hezkuntza eragileekin (Eskolako Zuzendaritza edo Klaustroa eta Guraso Elkartea) eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin koordinatzen da.
Orain arteko bidaideak: Aranguren, Gares eta Erronkari eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzuak.