Helburuak
Familiek seme-alaben euskalduntze prozesuaren ezaugarriak hobeki ulertzea eta ezagutza horretan oinarritutako estrategiak martxan jartzeko behar duten motibazioa piztea.
Xede-taldea
Haur Hezkuntzako gurasoak.
Eskola txikietan Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklokoei ere eskaini ahal zaie.
Metodologia
Formazioa eta esku-hartzea uztartzen dira, gurasoei hainbat azalpen emateaz gain, tailerrean ikasitakoa aplikatzeko praktikaren jarraipena egiten baita. Saioak hiztun tipologiaren eta ingurune soziolinguistikoaren arabera egokitzen dira eta, partaideen kopuruak posible egiten badu, bigarren saioa bikoizten da, batean guraso erdaldunekin eta bestean guraso euskaldunekin lan egiteko.
Elkarlanean
Proiektua tokiko hezkuntza eragileekin (Eskolako Zuzendaritza edo Klaustroa eta Guraso Elkartea) eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin koordinatzen da.
Orain arteko bidaideak: Aranguren, Gares eta Erronkari eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzuak.

