Proiektuak

IRAKASLEGAIEN OHARTZE ETA AHALDUNTZE SOZIOLINGUISTIKOA (IGOA)

Etorkizuneko irakasleen formazio soziolinguistikoa fakultateko ibilbidean bermatzeko ekimena.

Helburua

Euskarazko irakaskuntzan jardunen duten profesionalen gaitasun soziolinguistiko nahikoa ziurtatzea, hezkuntza komunitate bakoitzaren ezaugarri soziolinguistikoak egoki irakurtzeko eta ikasleen behar komunikatiboei erantzuteko esku-hartzeak diseinatzeko gai izan daitezen.

Xede-taldea

HEFAko Haur eta Lehen Hezkuntza Graduetako eta Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleak.

Metodologia

Fakultateko orakasleekin esku-hartze planak diseinatzen dira eta esku-hartzeek eta ebaluazioak osatutako zenbait zikloren bidez, graduetako ikasleek bereganatu behar dituzten eduki eta gaitasunak ziurtatzeko ekinbide eta jarduerak doitzen dira.

Elkarlanean

Proiektua EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleena da. Helburuekin duten konpromisoak egiten du IGOA posible urtez urte. Uharrik lantaldearen koordinazioan eta aholkularitza teknikoan laguntzen du.

Mikel Laboa Katedraren sustapena eta Gipuzkoako Diputazioko Hizkuntza Indarberritzeko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzaren laguntza ere ezinbestekoak dira.

Proiektuari buruzko artikulua (Udaltop 2025)

“IGOA: Irakaslegaien ohartze eta ahalduntze soziolinguistikoaren indar biderkatzailea”