Proiektuak

MSB Motibazioa Sustatzeko Baliabideak

Nafarroako Gobernuaren Euskarazko Irakaskuntzaren Baliabide Zentroak (EIBZ) sortutako MSB Bloga eta irakasleei eskainitako trebakuntza ikastaroak dira proiektuaren ardatz nagusiak.

Helburua

Irakasleei oinarriak, ibilbideak eta baliabideak eskaintzea ikasleen euskararekiko motibazio baikorra eta atxikimendua lantzeko.

Xede-taldea

LH, DBH eta Batxilergoko irakasleak. Hasieran proiektua bigarren hezkuntzan kokatu bazen ere, gaur egun motibazioa eta atxikimendua lehen hezkuntzan ere lantzeko baliabideak eskaintzen ditu.

Metodologia

Ikastaroetan gidatutako esku-hartzeen bidez, irakasleek motibazioa eta atxikimendua lantzeko formazioa jasotzen dute. Blogeko materialak landu eta ebaluatzen dituzte.
Blogak bost atal nagusi dauzka:

  • Ibilbideak. Maila bakoitzerako egokitutako jarduera-sortak.
  • Girotzekoak. Ibilbideak osatzeko proposamen laburrak.
  • Gelako praktikak. Irakasleek gelaratutako zenbait praktikaren berri ematen du.
  • Irakurgaiak. Trebakuntzan sakontzeko materialak.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzan lan egiteko material egokituak.

Elkarlanean

Esan bezala, proiektua EIBZrena da eta bertako irakaslea den Yolanda Olasagarrek zuzentzen du.