Helburua
Irakasleei oinarriak, ibilbideak eta baliabideak eskaintzea ikasleen euskararekiko motibazio baikorra eta atxikimendua lantzeko.
Xede-taldea
Lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak. Hasieran proiektua bigarren hezkuntzan kokatu bazen ere, gaur egun motibazioa eta atxikimendua lehen hezkuntzan ere lantzeko baliabideak eskaintzen ditu.
Metodologia
Proiektuak bi lerro nagusi dauzka. Batetik, aurrez aurreko ikastaroekin lotutako materialak biltzen dituen Motibazioa Sustatzeko Baliabideak webgunea eta, bestetik, irakasleek auto-prestakuntzarako erabil dezaketen Atxikimendu Linguistikoaren Oinarriak ikastaroa.
Elkarlanean
Proiektua EIBZrena da eta bertako irakaslea den Yolanda Olasagarrek zuzentzen du.

