Proiektuak

EUSKARA ADMINISTRAZIOAN, TALE IKASTAROA

Toki administrazioko langile euskaldunen trebetasun soziolinguistikoak.

Helburua

Administrazioko langileei ezagutzak eta baliabideak ematea jardun profesionalean euskara erabiltzeko maiz aurkitzen dituzten trabak gaindi ditzaten.

Xede-taldea

Udal eta mankomunitateetako langile euskaldunak.

Metodologia

Formazioak bi saio dauzka. Lehenengoan lanbidearekin lotutako oinarri eta argibide soziolinguistikoak lantzen dira; bigarrenean, erabilera areagotzeari begirako estrategiak eta ahalduntzea, tokian tokiko egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta.

Elkarlanean

Ikastaroa Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen Sareak eskatuta sortu zen.