Proiektuak

UEMA-REN HEDATU PROIEKTUA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen hezkuntza arloko proiektua indartzeko aholkularitza.

Helburua

Hezkuntza komunitatearen sentiberatze eta ahalduntze soziolinguistikorako esku-hartzeak hobetzea.

Xede-taldea

Hezkuntza komunitate osoa: ikasleak, irakasleak, langile ez-irakasleak, aisialdiko hezitzaileak eta gurasoak.

Metodologia

Lehen fase batean, UEMAko teknikariekin batera. hezkuntza programaren ebaluazioa, testuinguru teorikoa, baldintza soziolinguistikoak eta xede-taldeen ezaugarriak aztertu dira.

Bigarren fase batean, lantaldea hezkuntza programa berria sortzen ari da.

Elkarlanean

Proiektua UEMArena da. Indartze eta berritze prozesua Mankomunitateko teknikariekin elkarlanean egiten ari da.