Proiektuak

IGOA, Irakaslegaien Ohartze eta Ahalduntze Soziolinguistikoa

EHUko Mikel Laboa Katedrak IGOA proiektua abiatu zuen 2022-2023 ikasturtearen bukaeran, Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetako eta Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleen ohartze eta ahalduntze soziolinguistikoa Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko jardunean txertatzeko. Uharriren ardurak dira prozesuaren koordinazioa eta aholkularitza teknikoa.

Helburua

Euskarazko irakaskuntzan jardunen duten profesionalen gaitasun soziolinguistiko nahikoa ziurtatzea.

Xede-taldea

HEFAko Haur eta Lehen Hezkuntza Graduetako eta Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleak.

Metodologia

Irakasleekin eta ikasleekin esku-hartze plana diseinatuko da, eta esku-hartzeak eta ebaluazioak osatutako zenbait zikloren bidez, ikasleek bereganatu behar dituzten eduki eta gaitasunak ziurtatzeko ekinbide eta jarduerak doituko dira.

Elkarlanean

Proiektua EHUko Mikel Laboa Katedrako arduradunek sustatua da, Gipuzkoako Diputazioko Hizkuntza Indarberritzeko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzaren hasierako ekimenez.