Proiektuak

SOZIOLINGUISTIKA AISIALDIAN

Hezitzaileen formazioa aisialdiak bere funtzio soziolinguistikoak bete ditzan: haur eta gazteei ahozko praktikarako esparru babestua eta gidatua eskaintzea eta erregistro ez formalaren adierazkortasuna indartzea.

Helburua

Aisialdiko hezitzaileek haurren garapen linguistiko eta komunikatiboan asialdiak duen garrantzia uler dezaten eta jokabide aktiboa eta koherentea izan dezaten euskararen erabilerari dagokionez.

Xede-taldea

Haur eta gazteen aisialdiko hezitzaileak.

Metodologia

Formazioak bi adar ditu: hizkuntza gutxituen berreskuratze prozesuen ezaugarriei buruzko azalpenak eta hezitzaileek beraiek haur edo gazte aisialdi taldeetan egindako esku-hartze gidatuak.

Elkarlanean

Proiektua Dindaia Fundazioarentzat diseinatu da.