Proiektuak

Egindako proiektuen atzean inoiz ez dago Uharri bakarrik, elkarlana baita lan guztien oinarria: beste pertsona, elkarte edo erakundeekin praktikara eramandako proposamenak eta ideiak. Eskerrik asko guztiei.

ROSA RAMOS ALFARO

Harremanetarako

2016-2024
MSB Motibazioa Sustatzeko Baliabideak

Nafarroako Gobernuaren Euskarazko Irakaskuntzaren Baliabide Zentroak (EIBZ) sortutako MSB Bloga eta irakasleei eskainitako trebakuntza ikastaroak dira proiektuaren ardatz nagusiak.

2023-2024
IGOA, Irakaslegaien Ohartze eta Ahalduntze Soziolinguistikoa

EHUko Mikel Laboa Katedrak IGOA proiektua abiatu zuen 2022-2023 ikasturtearen bukaeran, Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetako eta Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleen ohartze eta ahalduntze soziolinguistikoa Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko jardunean txertatzeko. Uharriren ardurak dira prozesuaren koordinazioa eta aholkularitza teknikoa.

2023-2024
GURASOAK ARRAUNEAN

Euskaraz ikasten duten haurren gurasoek hiru saioko tailerra egiten dute. Orain arte Nafarroako udalerri hauetako eskoletan eskaini da: Erronkari, Otsagabia, Gares eta Aranguren.

2023
SOZIOLINGUISTIKA AISIALDIAN

Aisialdia estrategikoa da adinkideen arteko hizkuntza jokabideak finkatzeko. Aisialdi antolatuak hiztunen erregistro ez formala zabal dezake eta praktika linguistiko berrien esparru babestua eskaini. Horrela izan dadin, aisialdiko hezitzaileen formazioa ezinbestekoa da.